Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



EROSKI 'zurekin'

'Zurekin': horra hor gure eslogan korporatiboa. Soila bada ere, egiten duguna eta egin nahi duguna ederki adierazten du. 'Zurekin' horrek, gure jardueraren hartzaile diren pertsonekin —kontsumitzaileei eta langileei batik bat baina ez bakarrik— zuzenean mintzatzen eta ulertzen den enpresa gertukotzat kokatzen gaitu.

Kontsumitzaileentzat

'Zurekin' horrek kontsumitzaileen erakunde garela adierazten du: legez aintzat hartuta, egun milioi erdi bat bazkide baino gehiago ditu enpresak eta kontsumitzailearen ongizatea sustatzeko ari da lanean. Horregatik esloganari hiru konpromiso —oraingoz; etorkizunean beste hainbat erantsiko zaizkio— lotu zaizkio, kontsumitzaileei begira:

EROSKI semaforo nutrizionala: etiketa hori EROSKI eta SeleQtia marketako produktuek daukate eta kolore sistema soil batean oinarritua dago. Helburua, produktu horren anoa baten kaloria eta nutriente kopurua adieraztea da. Legezko agindua izan gabe oraino, informazio hori eskaintzen duen lehendabiziko banaketa enpresa espainiarra gara.

Osasunarentzat kaltegarrienak diren gantzak, kanpora: EROSKI markako produktuetan era artifizialean presente zeuden trans gantzak kentzeari ekin diogu.

Haur Obesitatea Prebenitzeko Kanpaina: haurren obesitatea prebenitzea dela eta, behar bezalako nutrizioa egiteak eta bizi ohitura osasungarriak hartzeak duten garrantziaz kontsumitzailea informatu eta jabetzen dugu.

Langileentzat

'Zurekin' esamolde koherente horren bitartez EROSKI langileena dela adierazten da. 'EROSKI zurekin', beraz, hala nahi duten langile guztiei bazkide izateari ateak zabaltze prozesuaren eskutik dator, egun EROSKI osatzen dugun 50.600 langileak bertako bazkide bihur daitezen.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI