Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



Nor garen

Kooperatiba gara

Bazkideak eta enpresa antolatzeko dugun eredua bestelakoa da; enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa sortzea dugu helmuga.

Espainiako banakuntza enpresa nagusietako bat gara

Espainiako banakuntza enpresa nagusietako bat gara; egun 50.600 pertsonak osatzen dute eta 2.440 saltoki ditu.

Kontsumo handi-handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditugu

Bezeroei kontsumo handi-handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzen dizkiegu eta, horrekin batera, geure denda eroso eta modernoetan bera gogobetetzeko moduko esperientzia dugu.

Formatu anitzeko enpresa

Formatu anitzeko enpresaren adibide hoberena gara. Hasieran elikagaiak soilik saltzen genituen; handik gutxira, ehunezkoak, oskiak eta etxetresna elektrikoak; gaur, horiez gainera baditugu bidai agentziak, kirol eta aisialdia betetzeko dendak, finantza zerbitzuak (maileguak, aseguruak...), optikak, gasolindegiak, maileguak, aseguruak, telefonia mugikorra...

"Hiruko balantze" kooperatiboan sinesten dugu

Enpresa erantzukizunak elkargarri egin behar ditu hazkuntza eta balio sorrera, enpresa batek diharduen edo kokatzen den tokiko garapen soziala bultzatu behar du eta, gainera, hori dena ahalik eta ingurugiroan inpaktu txikiena eraginez aritu behar du.

Egintza soziala

Sortu ginenetik, gure irabazien %10 gizarteari itzultzen diogu, ekintza sozialeko ekimenen bitartez. Ekintza sozial horren zatirik handiena EROSKI Fundazioaren bidez bideratzen da.


EROSKI.es gunean ere

Eroski NATUR
Eroski basic
Supermercados e Hipercercados EROSKI