Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2012-01-11
Elorrio, 2012ko urtarrilaren 11.- EROSKIk EROSKI/City supermerkatu frankiziadun berri bat inauguratuko bihar Eskoriatzan, (Intxaurreta kalea, 13), Gipuzkoan, 531 m2-ko azalerarekin, frankiziak garatzeko martxan duen planaren barruan.
Irekitze berri honekin EROSKI Taldeak Gipuzkoan dagoeneko 108 establezimendu ditu, hau da, sarean 8 hipermerkatu, 40 supermerkatu, 31 bidai agentzia, 4 Forum Sport kirol denda eta 22 If lurrindegi. Gipuzkoako langile taldean 1.530 pertsonatik gora dira.
Establezimendu hau zabaltzea bat dator EROSKIren frankiziak duen definizioarekin, azken urtean Espainian horrelako 25 denda berri ireki dituelarik.
25 frankizia horiek 300-500 metro koadro okupatzen dituzte 1.500 biztanle baino gehiago dituzten hiri edo herrietan, herriguneetan kokatuta, eta kanpoko auzoetan kokatutako erakarpen dendetan, bolumen handiagoko erosketak egiteko.
Hurbiltasunezko denda sare horren proposamen komertzialaren oinarria 2.500-3.000 erreferentziako aukera bat da, autozerbitzu eta supermerkatuen sare propioko establezimenduetan aurkezten denaren antzera. Horrenbestez, denda horiek EROSKIren beraren superretako eskaintza, kanpaina eta promozioen parekoak aurkezten dizkiete bezeroei.
EROSKIko denda frankiziadun batek elikagaien eskaintza ia esklusiboa dauka, produktu freskoetan aukera zabala egiten delarik, nabarmenki esnekiei eta fruta eta barazkiei dagokienez, eta tokiko elikagaiei arreta berezia emanez. Ontziratutako produktuei buruz, fabrikatzaile liderren marketako artikuluekin batera, EROSKIko marka propioa egokitzen da, lehiarako erreferentzia nagusia kalitate-prezio erlazioa izanik.
EROSKIren frankizien sarea ekintzaileentzako etorkizunerako aukera da, izan dezakeen errentagarritasunagatik, 500 denda frankiziadunen sare egonkor baten abalarekin. Sarearen ezaugarriak dira jarduera sortzen duela, bezeroarekin harreman handia dagoela eta dendaria bere negozioaren zuzeneko kudeatzailea dela, esperientzia handia duten profesionalen laguntzarekin eta babesa ematen dion konfiantzazko marka batekin.
EROSKIko sare komertziala 500 autozerbitzu frankiziadunek baino gehiagok osatzen dute, eta formula horren denda sare sendoa da, orain dela zenbait hamarkadatik hona. Lurraldeei begira, Galizian 212 daude, eta ondoren EAE 126 dendarekin, Balearrak 66, Andaluzia 51, Nafarroa 33, Aragoi 24, Gaztela ea Leon 19, Errioxa 7, eta Kantabria berdin, Gazela-Mantxa 4 eta Madril 2.
EROSKIren sare komertzialean 2.250 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Frantzian, Eroskik 39 establezimendu dauzka (hipermerkatuak, supermerkatuak eta gasolindegiak), eta Andorran 4 IF lurrindegi.
Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien % 10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI FUNDAZIOAren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.