Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



EROSKI eta UNICEF, haurren desnutrizioaren kontra elkarrekin

“Bildu gurekin. Bildu biziaz zure opariak” kanpaina EROSKIko 70 zentrotan baino gehiagotan garatzen ari da

Jasotako fondo guztiak Afrikan haurren desnutrizioari aurre egitera zuzenduko dira

EROSKIk eta UNICEF Españak zazpi urte daramate haurren aldeko elkarlanean

2011-12-20

Madril, 2011ko abenduaren 20a.- EROSKI eta UNICEF España “Bildu gurekin. Bildu biziaz zure opariak” kanpaina abiarazi dute Afrikan haurren nutrizioaren alde, oparitarako paperaren salmentaren bidez. Salmenten zenbateko osoa Unicefi emango zaio. EROSKIk, horrenbestez, UNICEFekin bat egiten du, NBEren Milurtekoaren Garapen Helburuak lortzeko, bereziki 2015erako haurren heriotza tasaren bi heren murriztea proposatzen duena. EROSKIk kausaren alde urtarrilaren 5era arte jarri dituen 74 hipermerkatuetan jasotzen dituen fondo guzti-guztiak emango ditu.

Gainera, UNICEF Españak begirale talde bat jarri du EROSKIko bezeroen esku, oparitarako papera erosiz parte hartzen duten pertsonen opariak paketatzeko eta ekarpenaren helmugari buruz informatzeko.

Munduan 200 milioi haurrek nozitzen dute desnutrizio kronikoa, eta hori da bost urtetik beherakoen heriotzen erdien baino gehiagoren jatorria. Ale bat oparitarako paper erosiz, EROSKIko bezeroek egun batez hiru haurrentzako elikagai terapeutikoak bermatzen dituzte, desnutrizio larriari aurre egiteko; bi ale erosiz gero, 160 haurrentzako mikronutriente osagarriak ematea lortzen da. Hiru ale oparitarako paper erosiz gero, berriz, 480 haurrek itsutasuna prebenitzeko bitaminak lortu ahal izango dituzte. Lau ale oparitarako paperek duten balioa zazpi pakete galleta energetikoren pareko balioa dute –funtsezkoak dira larrialdi egoeretan–, eta bost unitate erosiz 58 familiak hilabete batez ur edangarria izango dute, ura edateko on bihurtzeko 1.600 pilula eman ahal izango baitira.

EROSKI UNICEF Españak dituen aliatu nagusietakoa bihurtu da, etengabeko konpromisoa baitu haurren alde, 2004an elkarrekin lanean hasi zirenetik. UNICEFek garapen bidean dauden herrialdeetan egiten duen lana haurren bizimodua hobetzea da, eta beraien eskubideak bermatzea biziraupen, garapen, osasun laguntza, kalitateko hezkuntza eta abusuen eta bortizkeriaren kontrako babesari dagokienez.

Gizarte ekintzako beteranoak

Kanpaina hau EROSKIk gizarte ekintzaren arloan egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da, eta hiru ardatz nagusi ditu: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.

Kooperatiba denez, 1969an sortu zenetik, EROSKIren irabazien %10 izaera sozialeko ekintzetara zuzentzen da. Horrenbestez, EROSKIn hainbat ekimen sustatzen dira, horien artean Gobernuz Kanpoko Erakundeekiko lankidetza (UNICEF, FEDER, Gurutze Gorria) edota elikagaiak biltzeko kanpainak (FESBALekin).

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 2.250 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Frantzian, Eroskik 39 establezimendu dauzka (hipermerkatuak, supermerkatuak eta gasolindegiak), eta Andorran 4 IF lurrindegi.

UNICEFi buruz

UNICEFek 150 herrialde eta lurraldetan baino gehiagotan bertan lan egiten du, neska-mutikoei haurtzarotik nerabezarora bizirauteko eta garatzeko eskubidea bermatzeko. UNICEF garapen bidean dauden herrialdeetarako txertoen hornitzaile nagusia da, eta bere lanaren xedeak dira haurtzaroan osasuna eta nutrizioa hobetzea; kalitateko ur eta saneamenduaren hornidura; kalitateko oinarrizko hezkuntza haur guztientzat, eta neska-mutikoak biolentziatik, esplotaziotik eta GIB/hiesetik babestea.UNICEF pertsonen, enpresen, fundazioen eta gobernuen borondatezko ekarpenekin finantzatzen da oso-osorik.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI