Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2012-02-02
Logroño, 2012ko otsailaren 2a.- EROSKIk 80 errioxar hornitzaile baino gehiago elkartu ditu “EROSKI eta Errioxako hornitzaileak: lankidetza arrakastatsua” izeneko jardunaldian, gaur, Errioxako AC hotelean. Helburua da EROSKIren eta eskualdeko hornitzaileen arteko elkarrizketarako elkargunea izatea, tokiko ekonomiak bultzatzeko apustuaren barruan.
Errioxako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumeneko sailburua den Iñigo Nagorek itxi du ekitaldia, eta topaketa hau egitearen garrantzia nabarmendu du, EROSKIk Errioxan duen ezarpen handia kontuan hartuta. Bere hitzaldian adierazi duenez, “Errioxako Gobernuaren lehentasunetako bat ekoizleengandik, kalitateko marketatik eta nekazaritzako elikagaien enpresetatik hurbil egotea da, kontsumitzaileak barneratu duen kalitate berezi hori bultzatzen jarraitzeko eta ahal den heinean banaketa kanaletan presentzia izaten laguntzeko”.
Ildo horretan, Nagorek esan du helburua dela gero eta errioxar gehiago merkatu guztietara iritsi ahal izatea beren produktuekin, eta tokiko hornitzaileen alde egitea aukera sozial, ekonomiko eta are iraunkortasunari buruzko handia dela nabarmendu du. Halaber, gaineratu denez, “garrantzitsua da konpromiso serioa eta erabakimenez hartzea, ekoizleen jarduera ekonomikoa bideragarria izateko prezioak bermatzeko, lehen mailako kalitatea izango duten produktuen ekoizpena bultzatuz”.

Iñigo Nagore, Errioxako Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumenko sailburua, eta Gotzon Elizburu, EROSKIko Aliantza Komertzialetako zuzendaria
Gainera, jardunaldian zehar, EROSKIko Aliantza Komertzialetako zuzendaria den Gotzon Elizburu EROSKIk tokiko ekonomiak ahalik eta gehien bultzatzeko erabiltzen duen politika komertzialaz aritu da. Elizbururen hitzetan, “hornitzaileekin lankidetza sendoa izatea EROSKIren gestio ereduaren ardatz bereizgarrietakoa da, elkarrekin ahalik eta garapenik handiena bilatzen baita, eta presente dagoen erkidego autonomoetako bertako aberastasuna handitzen lagundu nahi du”. Halaber, Elizburuk bere saioan kontsumo handiko sektorearen gaur egungo egoera nabarmendu du eta, adierazi duenez, “kontsumitzaileak prezioa, kalitatea, hurbiltasuna eta berrikuntza eskatzen ditu, eta horregatik EROSKIn kostu lehiakorren estrategia baten eta balioa sortzearen alde gaude”.
Halaber, EROSKI Berceoko gerentea den Jose Fernando Perez ere mintzatu da, eta EROSKIko dendan tokiko produktuaren inguruan dagoen politika azaldu du; adierazi duenez, “gure hipermerkatu berriek bezeroen eskakizunei erantzuten diete, eta lehiakideena ez bezalako eredu bat eskaini nahi dute, hurbilagoa, aukera handiagokoa, zabalagoa eta eraginkorragoa”.
Azkenik, Frutas y Verduras Valle de Rincon-eko lehendakaria den Adolfo Najerak tokiko hornitzaileak EROSKIrekin duen harreman komertziala nabarmendu du. Najeraren arabera, “tokiko produktuak sustatzea EROSKIren eta bere hornitzaileen artean elkarrekin egin beharreko ahalegina da, onuraduna azken kontsumitzailea izan dadin”.
2011n, EROSKIk bere establezimendu komertzial guztietan bertako produktuak sustatzeko estrategia indartu du, eta 110 hornitzailerekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak. Gaur egun, Errioxako bezeroek harrera handiko 1.500 produktu erregional baino gehiago eros ditzakete. 2011n erosketak 80 milioi euro izan ziren guztira.
Tokiko hornitzaileen aldeko beste neurri bat da kooperatibak fakturazioa sinplifikatzen duela, egiten diren fakturen kopurua bakar batera murrizten baita; ondorioz, gestioan denbora aurrezten da, eta eraginkorragoa eta errazagoa da.
Halaber, logistika eskaintzen die bere tokiko hornitzaileei, beren produktuak EROSKIko plataformetan entrega baititzakete, hornidura eskualdeka edo dendaka egin beharrik gabe. Neurri horri esker, logistika azkarrago eta merkeago kudeatzen da, eta hornitzaileen desplazamenduen kopurua eta distantzia murrizten da.
EROSKIk Errioxan duen sare komertzialean 35 establezimendu daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI gasolindegiak, EROSKI/Bidaien bulegoak, If perfumeriak, Forum Sport kirol dendak eta Aliprox autozerbitzuak. Guztira, EROSKIk aipatu erkidegoan duen langile taldea 500 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, gehienak jabeak izanik.
EROSKIren sare komertzialean 2.200 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.
Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.