Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



EROSKIK GAZTELA ETA LEONGO 150 HORNITZAILE BAINO GEHIAGO ELKARTU DITU BERTAN

EROSKIk eskualdeko industriak garatzearen alde egiten du

2011n EROSKIk 218 milioi euro baino gehiago erosi zien Gaztela eta Leongo hornitzaileei

Hornitzaileekin lankidetzan aritzea da EROSKIko gestio politikaren ardatzetakoa

2012-01-24

Valladolid, 2012ko urtarrilaren 24a.- EROSKIk Gaztela eta Leongo 150 hornitzaile baino gehiago elkartu ditu “EROSKI eta Gaztela eta Leongo hornitzaileak: lankidetza arrakastatsua” izeneko jardunaldian, gaur, Valladolideko Felipe IV.a hotelean. Helburua da EROSKIren eta eskualdeko hornitzaileen arteko elkarrizketarako elkargunea izatea, tokiko ekonomiak bultzatzeko apustuaren barruan.

Jardunaldiaren inaugurazioan, Nekazaritza eta Abeltzaintzako sailburua den Silvia Clementek topaketa hau egitearen garrantzia nabarmendu du, EROSKIk Gaztela eta Leonen duen ezarpen handia kontuan hartuta. ”Horrelako jardunaldiak bat datoz Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako industriek banaketa kate nazional handietan duten kokapena indartzeko estrategiarekin, Gaztela eta Leongo nekazaritza elikagaien salmenta bultzatzeko amaierako helburuarekin".

Clementek gogorarazi du Eskualdeak eta banaketa kate honek nekazaritza elikagaien sektorearen kalitatearen alde egiten dutela, eta “horren erakuslea da Gaztela eta Leongo nekazaritza elikagaien 234 industrietatik %39k, EROSKIren hornitzaileak izanik, “Tierra de sabor” markari atxikitako produkturen bat dutela, hau da, Erkidegoko kalitateko produktuak bereizteko markari. Kontsumitzaileari konfiantza ematen dion bereizgarria”, adierazi du sailburuak.

Gainera, jardunaldian zehar, EROSKIko Aliantza Estrategikoetako zuzendaria den Gotzon Elizburuk EROSKIk tokiko ekonomiak ahalik eta gehien bultzatzeko EROSKIk erabiltzen duen politika komertzialaz hitz egin du. Elizbururen hitzetan, “hornitzaileekin lankidetza sendoa izatea EROSKIren gestio ereduaren ardatz bereizgarrietakoa da, elkarrekin ahalik eta garapenik handiena bilatzen baita, eta presente dagoen erkidego autonomoetako bertako aberastasuna handitzen lagundu nahi du”. Halaber, Elizburuk bere saioan kontsumo handiko sektorearen gaur egungo egoera nabarmendu du eta, adierazi duenez, “kontsumitzaileak prezioa, kalitatea, hurbiltasuna eta berrikuntza eskatzen ditu, eta horregatik EROSKIn kostu lehiakorren estrategia baten eta balioa sortzearen alde gaude”.

Horrez gain, EROSKI Valladolideko gerentea den Alfredo Garcia Vila ere mintzatu da, eta EROSKIko dendan tokiko produktuaren inguruan dagoen politika azaldu du; adierazi duenez, “gure hipermerkatu berriek bezeroen eskakizunei erantzuten diete, eta lehiakideena ez bezalako eredu bat eskaini nahi dute, hurbilagoa, aukera handiagokoa, zabalagoa eta eraginkorragoa”.

Azkenik, Plataforma de Artesanos elkarteko kidea den Telesforo San Josek tokiko hornitzaileak EROSKIrekin duen harreman komertziala nabarmendu du San Joseren arabera, “tokiko produktuak sustatzea EROSKIren eta bere hornitzaileen artean elkarrekin egin beharreko ahalegina da, onuraduna azken kontsumitzailea izan dadin”.

EROSKI Gaztela eta Leonen

2011n, EROSKIk bere establezimendu komertzial guztietan bertako produktuak sustatzeko estrategia indartu du, eta Gaztela eta Leongo 347 hornitzailetatik ia 100 hornitzaile berrirekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak. Gaur egun, Gaztela eta Leongo bezeroek harrera ona duten eskualdeko 4.000 produktu baino gehiago erosi ditzakete. Erosketak guztira 218 milioi € izan ziren 2011n, hau da, aurreko urtean baino % 117,5.

Tokiko hornitzaileen aldeko beste neurri bat da kooperatibak fakturazioa sinplifikatzen duela, egiten diren fakturen kopurua bakar batera murrizten baita; ondorioz, gestioan denbora aurrezten da, eta eraginkorragoa eta errazagoa da.

Halaber, logistika eskaintzen die bere tokiko hornitzaileei, beren produktuak EROSKIko plataformetan entrega baititzakete, hornidura eskualdeka edo dendaka egin beharrik gabe. Neurri horri esker, logistika azkarrago eta merkeago kudeatzen da, eta hornitzaileen desplazamenduen kopurua eta distantzia murrizten da.

EROSKIk Gaztela eta Leonen duen sare komertzialean 108 establezimendu daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKi gasolindegiak, EROSKI/Bidaien bulegoak, If perfumeriak, Forum Sport kirol dendak eta Aliprox autozerbitzuak. Guztira, EROSKIk aipatu erkidegoan duen langile taldea 1.740 pertsona inguruk osatzen dute, gehienak jabeak izanik.

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 112 EROSKI hipermerkatu daude, 989 supermerkatu (EROSKI/center, EROSKI/city eta Caprabo), 59 gasolindegi, 19 cash-carry, EROSKI/Bidaien 218 bulego, 36 Forum Sport kirol denda, 281 If perfumeria eta 6 Abac aisia eta kultura denda; horiei 32 plataforma logistiko gehitu behar zaizkie. Sare horri 485 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI