Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
2012-01-12
Santander, 2012ko urtarrilaren 12.- EROSKIk 80 euskal hornitzaile baino gehiago elkartu ditu “EROSKI eta Kantabriako hornitzaileak: lankidetza arrakastatsua” izeneko jardunaldian, gaur, Santanderreko Bahia hotelean. Helburua da EROSKIren eta eskualdeko hornitzaileen arteko elkarrizketarako elkargunea izatea, tokiko ekonomiak bultzatzeko apustuaren barruan. Ekitaldia Kantabriako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapeneko sailburua den Blanca Azucena Martinezek inauguratu zuen, eta Kantabriako kalitate goreneko produktuen aukera zabala azaldu zuen eta eskualdeko ekonomian nekazaritzako elikagaien industriak duen garrantzia azpimarratu zuen.
Jardunaldian zehar, EROSKIko Aliantza Estrategikoetako zuzendaria den Gotzon Elizburuk EROSKIk tokiko ekonomiak ahalik eta gehien bultzatzeko erabiltzen duen politika komertzialaz hitz egin du. Elizbururen hitzetan, “hornitzaileekin lankidetza sendoa izatea EROSKIren gestio ereduaren ardatz bereizgarrietakoa da, elkarrekin ahalik eta garapenik handiena bilatzen baita, eta presente dagoen erkidego autonomoetako bertako aberastasuna handitzen lagundu nahi du”. Halaber, Elizburuk bere saioan kontsumo handiko sektorearen gaur egungo egoera nabarmendu du eta, adierazi duenez, “kontsumitzaileak prezioa, kalitatea, hurbiltasuna eta berrikuntza eskatzen ditu, eta horregatik EROSKIn kostu lehiakorren estrategia baten eta balioa sortzearen alde gaude”.

Blanca Azucena Martinez, Kantabriako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapeneko sailburua, eta Gotzon Elizburu, EROSKIko Aliantza Estrategikoetako zuzendaria.
Horrez gain, EROSKI Valle Realeko gerentea den Raul Vila ere mintzatu da, eta EROSKIko dendan tokiko produktuaren inguruan dagoen politika azaldu du; adierazi duenez, “gure hipermerkatu berriek bezeroen eskakizunei erantzuten diete, eta lehiakideena ez bezalako eredu bat eskaini nahi dute, hurbilagoa, aukera handiagokoa, zabalagoa eta eraginkorragoa”.
Azkenik, La Colinako zuzendari nagusia den Ignacio Parrazak tokiko hornitzaileak EROSKIrekin duen harreman komertziala nabarmendu du. Parrazaren arabera, “tokiko produktuak sustatzea EROSKIren eta bere hornitzaileen artean elkarrekin egin beharreko ahalegina da, onuraduna azken kontsumitzailea izan dadin”.
2011n, EROSKIk bere establezimendu komertzial guztietan bertako produktuak sustatzeko estrategia indartu du, eta Kantabriako ia 100 hornitzailerekin izenpetu ditu lankidetza hitzarmenak. Gaur egun, Kantabriako bezeroek harrera ona duten eskualdeko mila produktu baino gehiago erosi ditzakete. Erosketak guztira 38 milioi € izan ziren 2011n, hau da, ia bikoiztu egin ziren 2010eko lortutako 20 milioi euroak.
Tokiko hornitzaileen aldeko beste neurri bat da kooperatibak fakturazioa sinplifikatzen duela, egiten diren fakturen kopurua bakar batera murrizten baita; ondorioz, gestioan denbora aurrezten da, eta eraginkorragoa eta errazagoa da.
Halaber, logistika eskaintzen die bere tokiko hornitzaileei, beraien produktuak EROSKIko plataformetan entrega baititzakete, hornidura eskualdeka edo dendaka egin beharrik gabe. Neurri horri esker, logistika azkarrago eta merkeago kudeatzen da, eta hornitzaileen desplazamenduen kopurua eta distantzia murrizten da.
EROSKIk Kantabrian duen sare komertzialean 31 establezimendu daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKi gasolindegiak, EROSKI/Bidaien bulegoak, If perfumeriak, Forum Sport kirol dendak eta Aliprox autozerbitzuak. Guztira, EROSKIk aipatu erkidegoan duen langile taldea 600 pertsona inguruk osatzen dute, gehienak jabeak izanik.
EROSKIren sare komertzialean 2.200 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.
Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.