Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



GURASOEN %74K HAURREK AUKERATUTAKO JOSTAILUAK EROSTEN DITUZTE

Helduengan informazio hutsunea dago, jostailua egoki aukeratzen zailtzen edo oztopatzen duena

Helduen %67k baino gehiagok uste dute sasoi honetako jostailuen publizitatea gehiegizkoa dela

Kontsola eta bideojokoek Gabonetako opari izarretakoa izaten jarraitzen dute, krisia gorabehera

Emaitza horien ondorioz, EROSKIk Infojolasa abiarazi du, jostailuak erosteko orduan helduak aholkatzeko kanpaina

2011-12-01

Madril, 2011ko abenduaren 1a.- EROSKIk Infojolasa abiarazi du, jostailuak erosteko orduan helduak aholkatzeko kanpaina, informazioa beharrezkoa baita, espainiarrek jostailuak erosterakoan dituzten ohiturei buruz EROSKI CONSUMERek egindako azterketa soziologiko batetik ondorioztatzen denez.

Azterketaren emaitzak EROSKI CONSUMEReko zuzendaria den Alejandro Martinez Berriochoak aurkeztu ditu gaur, Madrilen, eta, beran adierazi duenez, “jostailuak aukeratzean haurren zeresana erabakigarria den arren, beharrezkoa da helduek oinarrizko irizpide batzuei jarraitzea, erosketan ahalik eta gehien asmatzeko". Halaber, nabarmendu duenez, “jostailuen aukeraketa, asmo onez eta hausnartuta eginda ere, azkenean okerra izan daiteke, informazio faltagatik”.

Azterketaren arabera, haurrek jostailuak aukeratzen jokatzen dute rola erabakigarria da, helduen %74k umeek aukeratutako jostailuak erosten baitituzte, eta gehienbat gizonek egiten diete men txikienen erabakiei.

Eguberriak jostailu gehien erosten den garaia dira, eta ondoren egun bereziak daude, hala nola urtebetetzeak, jaunartzeak, etab. Espainiarrek gero eta aurreratuago egiten dituzte erosketak, inkestari erantzun dioten helduen %50ek baino gehiago adierazi baitute erosketak hilabete bat lehenago edo gehiago egiten dituztela. Emakumeak eta 44 urtetik gorako pertsonak dira gehien aurreratzen direnak, eta beste aldean gizon gazteak daude, asko jota astebete bat lehenago erosten baitute.

Gainera, heldu gehienek nahiago dute jostailu baliagarriak erosi (%69), garestiak ez direnak (%13) edo deskontuarekin (%11). Helduen %60ren iritziz, garrantzitsua da jostailuak CE marka ere izatea, jostailuak segurtasun arauak betetzen dituela eta EBn indarrean dagoen araudia betetzen duela bermatzen duena.

Alde handiarekin, gehien erosten diren jostailuak dira hezitzaileak (%72), eta ondoren daude eskulanetakoak (%37), bideojokoak (%25), kirol jostailuak (%21), panpinak eta pelutxeak (%20), jostailu elektrikoak (%13) eta bestelakoak. Ildo horretan, kontsola eta bideojokoek Gabonetako opari izarretakoa izaten jarraitzen dute, krisia gorabehera.

Jostailuak erosteko kanpoko eraginei dagokienez, helduen %67ren iritziz, saio honetan ematen den publizitate bolumena gehiegizkoa da, eta %56k uste dute publizitate hori engainagarria dela. Halaber, inkestari erantzun diotenen %97k diote haurrek jostailu gehiegi dutela, eta ez dute uste hori positiboa denik.

Azkenik, azterketatik ondorioztatzen da 4 inkestatutik 1 galduta dagoela jostailuaren egokitasuna baloratzeko orduan, eta horri gehitzen bazaizkio estereotipoak, aurreiritziak eta haurren erabakiarekiko gehiegizko mendetasuna, ikusten da helduengan informazio hutsunea dagoela, jostailu egokia aukeratzen zailtzen eta oztopatzen duena.

InfoJolasa aholku kanpaina

EROSKIk beste urte batez InfoJolasa kanpaina abiarazi du, haurrentzako opariak modu arduratsuan erosteko aholkularitza eta informazioa emateko helburuarekin: jostailuak, bideojokoak, telefonia mugikorra eta teknologia. Jarduera hori lagungarria izan daiteke gurasoek aukeraketa arduratsuagoa egiteko informazioa izan dezaten.

InfoJolasaren koordinatzailea den Oskar Gonzalezen arabera, “EROSKIren balio bereizgarrietakoa kontsumitzaileak informatzeko ardura da, izan ere, sortu zenetik, bere etekinen %10 elkartasun, ingurumenarekiko errespetu eta kontsumitzaileen formaziora zuzendutako gaietara bideratzen du”. Gaineratu zuenez, “testuinguru horretan sortu zen InfoJolasa bezalako kanpaina baten beharra, pedagogo espezializatuen aholkularitzarekin kontsumitzaileari jostailuak modu arduratsuan erosten laguntzeko”.

InfoJolasa kanpainak orientazioa eskainiko du baita ere EROSKIko hipermerkatuetan egongo diren aholkulari pedagogikoen talde baten bidez. Aholkularitza horren lagungarri, gainera, ukimenezko pantaila bat dago, Rocio Ramos-Paulen lankidetzarekin batera, kontsumitzaileari laguntzen diona jostailurik egokiena aukeratzen, hazkundearen etapa bakoitzerako oinarri pedagogikoak erreferentziatzat hartuta. Halaber, software hori EROSKIren webgunean ere erabili ahal izango da (www.eroski.es), errazago kontsultatu ahal izateko, eta kontsumitzaileek jolasari eta jostailuei buruzko zalantzak ere bidali ahal izango dituzte infojuego@eroski.es helbide elektronikora, bertan Rocio Ramos-Paul psikologoak gidatutako espezialista talde batek eskainiko baitie arreta. Horrez gain, kanpainan zehar EROSKIk Facebooken eta Twitterren duen profiletik ere eskainiko da informazioa.

Kontsumitzailea haurren opariak aukeratzen orientatzeko aholkularitza pedagogikoko doako zerbitzua gaur hasiko da eta datorren urtarrilaren 5ean amaituko da.

Rocio Ramos-Paul ere izan da gaur kanpinaren aurkezpenean eta, adierazi duenez, “ezinbestekoa da gurasoak seme-alabekin jolastea, hobeto ezagutzeko eta hazten laguntzeko”. Gaineratu zuenez, “jostailu egokiarekin asmatzeko kontuan hartu behar da haurraren gustukoa izan behar dela eta haren adinerako egokia dela”.

EROSKIko hipermerkatuetan instalatutako ukimenezko pantailetan Rocio Ramos-Paulek emango duen informazioaz gain, hala nahi duten gurasoak hainbat jardueratara joan ahal izango dira, horien artean EROSKIko zentroetan emango diren “Bideojokoen tailerrak” egonik.

Guraso asko euskarri berrien komenigarritasunaz fio ez badira ere (tabletak, mugikorrak, bideojokoak, etab.), mesedegarriak ere izan daitezke txikienen heziketan, ikasteko tresna gisa erabiltzen badira, eta aitzakia ezin hobea ere izan daitezke familian denbora gehiago partekatzeko.

InfoJolaseko eduki pedagogiko guztiak www.eroski.es/infojuego webgunean eskura daitezke.

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 105 EROSKI hipermerkatu daude, 989 supermerkatu (EROSKI/center, EROSKI/city eta Caprabo), 59 gasolindegi, 19 cash-carry, EROSKI/Bidaien 218 bulego, 36 Forum Sport kirol denda, 281 If perfumeria eta 6 Abac aisia eta kultura denda; horiei 32 plataforma logistiko gehitu behar zaizkie. Sare horri 485 autozerbitzu frankiziadun gehitu behar zaizkio. Frantzian, Eroskik 4 hipermerkatu, 16 supermerkatu eta 17 gasolindegi dauzka. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI