Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak



‘EROSKI EKARPENEN’ TITULARREK 29 MILIOI EURO JASO DUTE INTERESETAN

2012rako %4,268ko tasa ezarri da 2007ko jaulkipenerako, eta %4,768koa aurrekoetarako.

EROSKI Ekarpenen inbertitzaile partikularrek 173 milioi euro jaso dute azken bost urteetan interesetan

2012-01-30

Madril, 2012ko urtarrilaren 30a.- Eroski Elkarte Kooperatiboak, datorren urtarrilaren 31n, 2011ko bere ekitaldiaren azken egunean, guztira 29 milioi euro ordainduko die Eroski Menpeko Finantza Ekarpenen titularrei, 2011ko ekitaldian sortutako interesei dagokienez.

Interesak aurreikusitako egutegiaren arabera ordainduko dira, eta %4,115eko tasa ezarri da 2007. urteko jaulkipenerako, eta %4,615ekoa 2002, 2003 eta 2004. urteetako jaulkipenetarako. 2007ko jaulkipeneko titularrek 12,4 milioi euro jasoko dute, eta aurreko jaulkipenetakoek 16,6 milioi euro.

2012. urterako, interes tasa berriak %4,268 (%1,768 + %2,500) eta %4,768 (%1,768 + %3,000) izango dira, hurrenez hurren, hau da, %0,153ko hazkundea dago 2011n ordaindu den tasarekiko. Horrez gain, dagoeneko konprometituta dago interes horiek eskudirutan ordainduko direla, 2013ko urtarrilaren 31n.

Puntu-puntuan, 2003az geroztik, urtarrilaren 31n, Ekarpenen titularrek interesen ordainketa jaso dute, eta horien zenbateko metatua gaur egun 173 milioi euro da.

EROSKIri buruz

EROSKIren sare komertzialean 2.200 establezimendu baino gehiago daude, horien artean EROSKI hipermerkatuak, EROSKI/center, Caprabo eta EROSKI/city supermerkatuak, EROSKI/Bidaien bulegoak, gasolindegiak, Forum Sport kirol dendak, If perfumeriak, Abac aisia eta kultura dendak eta 22 plataforma. Andorran, berriz, 4 If perfumeria.

Orain dela 42 urtetik hona EROSKIren irabazien %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen dira. EROSKI Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen hiru arlotako beharretara bideratzen dira: kontsumitzailea informatu eta prestatzea, ingurumena defendatzea eta elkartasuna.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI